musicas.mus.br

Letras de músicas - letra de música - letra da música - letras e cifras - letras traduzidas - letra traduzida - lyrics - paroles - lyric - canciones - HIRI GRIS HONETATIK - URTZ - música e letra

Utilize o abecedário abaixo para abrir as páginas de letras dos artistas

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Hiri gris honetatik letra


Gaua mantso abailduz doa
badiaren lo hitsean.
Esperantzak galdu dira, ezinbestean,
bere malko gazietan.
Ero modura nabil
izar baten atzetik;
garagardoaren aparretan
ametsak ito zaizkit.

Eta nik ez dakit
ausnartzen hasi ala
gogor ekin !
Askatasun adreiluz
gure barnean
itxaropena nahi nuke eraiki !
Ke artean itzali al da
zure begien dizdira ?
Hasperen kolpez bustirik, iraganean,
kiskalitako desira.
Noraezean nabil
izar baten atzetik;
garagardoaren aparretan
ametsak ito zaizkit.

Eta nik ez dakit
ausnartzen hasi ala
gogor ekin !
Hiri gris honetatik
zure ezpainen
itsasaldera nahi nuke ihesi !

Uhinen artean nabil
eta ez dut iparrik,
garagardoaren aparretan
ametsak ito zaizkit.

...
hemendik urrun Euskal Herrira;
hemendik urrun harizti artera;
hemendik urrun zeru urdinera;
hiri gris honetatik ...
zure ezpainen itsaso aldera !

URTZ - Letras

top 30 músicas

©2003 - 2024 - musicas.mus.br